Guretzat ohore handi bat da Bilbora bueltatzea. Aurten 4. edizioa beteko dugu poz-pozik. Datuei buruz, Eskutartiek 27 artisau bilduko ditu.
Gehienak bizkaitarrak izango dira, hala ere, Euskal Herriko herrialde
guztietatik etorriko dira. Bizkaitik 13 izango dira, 7 etorriko dira Gipuzkoatik, 2 Nafarroatik, 3 Arabatik eta Benafarroatik eta Lapurdik izangu dute ordezkari bana.
Artisauaren eta bisitarien arteko
interakzioa da, Eskutartieren zutabeetako bat, antzinako lanbideak
ezagutaraztea eta horietan sakontzea asmoa baita . Horregatik bada,
edizio honetan zuzeneko erakustaldien alde egingo da.
Bihar Eskutartieren, 4. Udaberriko Azoka,
inauguraziora izango da,
12.00etan Arriaga ondoan dagoen karpan.
Ekitaldi
honetan Ibon
Aresok, Bilboko Alkateak, Gabino
Martínez de Arenazak, Bizkaiko Foru
Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiak eta
Bernat Vidalek,
Eskutartieren zuzendariak, parte hartuko dute.
Bertan
inaugurazio zinta ebakiko da eta Iñaki Azkuna alkate zenari omenaldi
xume bat egingo diogu. Ondoren, artisauen erakutokiak bisitatuko
dira, antolatzailea den Arbaso Elkarteko presidenteak, Bernat
Vidalek, gidatuta.
Han espero zaituztegu, ongi etorriak izango zarete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario