viernes, 11 de abril de 2014

Ateak zabalik daude jada



Bilboko Eskutartiek, 4. Udaberriko Artisau Azokak ateak zabaldu ditu gaur eguerdian. Arriagako plazako egokitutako gunean. Irekiaren ekitaldian Ibon Areso, Bilboko Alkatea, Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia eta Bernat Vidal, Eskutartieren zuzendaria izan dira, besteak beste. Hoiekin batera hainbat eta hainbat gizarte, kultural eta ekonomiko eragileak izan baitira.




Bilboko alkatea Ibon Areso pozik ageri da Eskutartien. Gaur berak Iñaki Azkunaren utzitako ondarea hartu du eta artisautzaren konpromisoa sustatu du. Eta Bere ustez, “mundu globalizatu honetan artisauak badauka zer esatekorik. Dena ez da I+D+I eta artiasautza bermatu eta bultzatu behar dugu. Galduz gero, guztiok galduko dugu. Halaber hau ez da “todo a cien” saltoki bat, hemen dauden produktuak mimoz egindakoak dira eta hori dana kontuan hartu beharko genuke”.
Arbasoren esanetan “gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira”.
Bilboko Eskutartiek, 4. Udaberriko Azokak, 27 artisau bilduko ditu. Gehienak bizkaitarrak izango dira, hala ere, Euskal Herriko herrialde guztietatik etorriko dira . Zehatz-mehatz, 27 hauetatik, 13 bizkaitarrak izango dira, 7 gipuzkoarrak, 3 arabarrak, 2 napartarrak. Iparraldetik 2 etorriko di, bat Benafarroatik eta bestea Lapurditik.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango dira: bitxigintza 5 airtasau, 5 beirakoak, 3 ehungintzakoak eta beste 3 zeramikakoak. Egurra lantzen dutenak hiru izango dira. Azokan ere zetazko erakustokia eta kosmetikazko erakustoki bat izango da eta han ere, alpargatak, dekorazioa eta kosmetika naturala ikusteko aukera izango da, besteak beste.
Artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa da, Eskutartie zutabeetako bat, antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea asmoa baita. Horregatik bada, edizio honetan zuzeneko erakustaldien alde egingo da. Azokak diruen bitartean honako erakustaldi hauek izango dira; feltro lanak, bitxigintza eta urregintza prozesuak, aulkiak konpontzea, zetazko zapia parte-hartzailea, egurra, beira eta gozoki artistikoak egitea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario