jueves, 10 de abril de 2014

Ongi etorri

Aste honetan buru belarri egon gara Eskutartieren karpa atontzen. Izugarri eta zoriontsu lana, laster zuekin izango baikara. 






Guretzat ohore handi bat da Bilbora bueltatzea. Aurten 4. edizioa beteko dugu poz-pozik. Datuei buruz, Eskutartiek 27 artisau bilduko ditu. Gehienak bizkaitarrak izango dira, hala ere, Euskal Herriko herrialde guztietatik etorriko dira. Bizkaitik 13 izango dira, 7 etorriko dira Gipuzkoatik, 2 Nafarroatik, 3 Arabatik eta Benafarroatik eta Lapurdik izangu dute ordezkari bana.

Artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa da, Eskutartieren zutabeetako bat, antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea asmoa baita . Horregatik bada, edizio honetan zuzeneko erakustaldien alde egingo da. 
 
Bihar Eskutartieren, 4. Udaberriko Azoka, inauguraziora izango da, 12.00etan Arriaga ondoan dagoen karpan.
Ekitaldi honetan Ibon Aresok, Bilboko Alkateak, Gabino Martínez de Arenazak, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiak eta Bernat Vidalek, Eskutartieren zuzendariak, parte hartuko dute.
Bertan inaugurazio zinta ebakiko da eta Iñaki Azkuna alkate zenari omenaldi xume bat egingo diogu. Ondoren, artisauen erakutokiak bisitatuko dira, antolatzailea den Arbaso Elkarteko presidenteak, Bernat Vidalek, gidatuta.
Han espero zaituztegu, ongi etorriak izango zarete.



No hay comentarios:

Publicar un comentario